1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2676/2017 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, bukaera ematen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko lanpostu hutsak, desgaitasun intelektuala dutenentzako erreserba-txandakoak, lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 660/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko lanpostu hutsak, desgaitasun intelektuala dutenentzako erreserba-txandakoak, lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 15ean emandako 1233/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n.
Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 28an emandako 2139/2017 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.
Arestian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko sei lanpostu huts, desgaitasun intelektuala dutenentzako erreserba-txandakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta lanpostu hutsak honela esleitzea:
Joana Herrera González andreari 35869 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
Rubén Valencia Gutiérrez jaunari, 97 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
Leire Rentero Osácar andreari, 68940 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
2. Lehiatzaileek 2017ko abenduaren 11n hasi beharko dute destino berrietan. Destino berrien jabetza inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat.
3. Ebazpen honen I. eranskinean dauden lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren ondoriozkoak dira.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu guztietako idazkaritza tekniko nagusiei, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritza eta Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritza) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2017ko urriaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
I. ERANSKINA Lanpostu hutsak |
LANPOSTU ZENBAKIA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | EREMUA (LEKUALDAKETARAKO) | HERRIA |
2815 | ZERBITZU OROKORRAK | PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA | EL VERGEL ZAHAR-ETXEA | IRUÑA |
31137 | MUSEOKO ZAINTZAILEA | KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA | VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA | IRUÑA |
35817 | MUSEOKO ZAINTZAILEA | KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA | VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA | IRUÑA |
30637 | GARBIKETAKO LANGILEAK | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO HEZKUNTZA BEREZIKO BALIABIDEEN ZENTROA | IRUÑA |
68946 | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA | NAFARROAKO OSPITALEGUNEA | IRUÑA |
69910 | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA | LIZARRAKO BARRUTIA | LIZARRA |
Iragarkiaren kodea: F1713034