231. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, Berriobeitiko Udaleko administrari-ofizialen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko. Izendapena

Administrari-ofizialen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoeran betetzeko deialdiko epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2017ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Alkatetza honek, 2017ko azaroaren 20ko 675. Ebazpenaren bidez, erabaki du Ana M.ª Pérez Muñoz izendatzea administrari-ofizial, C mailakoa, plantilla organikoan 14 kodearekin identifikatua dagoen lanpostuan aritzeko, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Izendapenaren ondorio ekonomiko eta administratiboak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira, eta egun hori lanpostuaren jabetza hartzeko eguntzat hartuko da, ondorio guztietarako, berariazko egintzarik behar izan gabe.

Berriobeitin, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1713512