1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
521/2017 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, proba libreetarako deialdia egiten duena, Nafarroako Foru Komunitatean, 2018an, 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskura dezaten.
Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena eman du. Ebazpenaren helburua da 2018. urtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreetarako deialdia egin eta probak egiteko jarraibideak ematea.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak egindako aldaketaren ondoren, helduen hezkuntzari eskaintzen dio I. tituluaren IX. kapitulua, eta 68.2 artikuluan gaitasuna ematen zaie hezkuntza administrazioei, nork bere eskumenen esparruan 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko probak antolatzeko aldian behin.
Deialdia indarreko araudian, bereziki hurrengo xedapenetan, ezarritakoaren arabera egingo da:
–24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena. Haren bosgarren xedapen gehigarriak adierazten du pertsona helduek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzen ahalko dutela Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen probak gainditzen badituzte.
–562/2017 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko graduatu tituluak lortzeko baldintzak arautzen dituena. Azken xedapenetako lehenbizikoan adierazten du 18 urtetik gorako pertsonek zuzenean eskuratzen ahalko dutela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzaren hiru jakintza arloetan oinarritzen diren eta hezkuntza administrazioek antolaturiko proben bidez.
–3/2010 Foru Agindua, urtarrilaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitatean hemezortzi urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreak arautzen dituena.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko fitxategietan sartuko dira, estatistika aldetik lantzeko eta prozedura horren ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko.
Datuetan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezerezteko eskubideak erabiltzen ahalko dira, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura joz. Zerbitzu hori Santo Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean. Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuak tratatzeari, bidezko arrazoi oinarrituak badituzte.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko 2018. urtean egingo diren proba libreen bi deialdiak onestea.
2. Jarraibideak ematea, ebazpen honen eranskinetan xedatutakoarekin bat, probetarako deialdia egiteko eta proba horiek gauzatzeko.
3. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara daitezen, eta, orobat, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren ataletara, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora, Eskolatze Bulegora eta Félix Urabayen Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutura, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2017ko azaroaren 3an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
I. ERANSKINA
Jarraibideak, 18 urtetik gorako pertsonek 2018. urtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreetarako deialdia egiteko eta proba horiek gauzatzeko
1.–Betebeharrak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean lortzeko proba libreetan parte hartzen ahalko dute 2018. urtean hemezortzi urtetik gorakoak diren pertsonek edo urte horretan adin hori betetzen dutenek.
Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak ofizialki egiteko matrikulatutako pertsonek, proba libreetan izena eman nahi badute, ikasketa haietako matrikulari uko egin beharko diote abenduaren 25a baino lehen, otsaileko deialdian parte hartu nahi badute, eta apirilaren 23a baino lehen, ekaineko deialdian parte hartu nahi badute.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulaturik dauden pertsonek ez dute zilegi izena ematea proba libreak egiteko.
Probak egiteko, beren nortasuna frogatzeko eskatuko zaie izangaiei, NANa, atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ) edo pasaportea aurkeztuz.
2.–Probak egiteko eguna eta tokia.
Probak otsailaren 5ean (1. deialdia) eta ekainaren 5ean (2. deialdia) egingo dira.
Probak Félix Urabayen Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan (NHBHI) egingo dira (Bartolomé de Carranza kalea, 5, Iruña).
Hezkuntza Departamentuak probak egiteko erraztasunak emango dizkie inskribatutako presoei eta soldadu kuarteleratuei, aipatutako ikastetxera joateko zailtasun handiak dituztenei. Kasu horietan, departamentuko teknikari bat kartzelara edo kuartelera joango da, ariketak eramango ditu, ezarritako egun eta orduetan, eta behar bezala egin daitezen arduratuko da. Probak bukatutakoan, gutun-azal batean sartuko ditu eta epaimahaiburuari emango dizkio.
3.–Proba egiteko izen ematea.
3.1. Alderdi orokorrak.
Otsaileko deialdirako izena emateko epea urtarrilaren 8tik 19ra artekoa izango da, bi egunak barne. Ekaineko deialdirako, berriz, maiatzaren 7tik 18ra artekoa izango da, biak barne.
Eskabideak Iruñeko Félix Urabayen NHBHIko Idazkaritzan formalizatuko dira, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako tokietan edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (erregistro elektroniko hori ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak arautu zuen).
Izena emateko eskabidea ebazpen honen II. ebazpenean ageri den ereduaren araberakoa izango da. Horrekin batera, agiri hauen fotokopia aurkeztuko da:
–NANa, AIZ edo pasaportea.
–Ikasketen ziurtagiria, hiru jakintza arloetakoren batetik salbuetsia izan nahi dutenek, urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduaren eranskinaren arabera.
–Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketetako matrikulari uko egin izanaren justifikazioa, ikasketa horiek egiten ari baldin bada.
–Minusbalioaren ziurtagiria, izangaiak egokitzapen neurriren bat behar baldin badu.
Aurreko puntuan adierazten diren egiaztagirien fotokopiak aurkeztu dituzten pertsonek jatorrizko egiaztagiriekin agertu beharko dute probetara, epaimahaiak, egiazta dezan, egokitzat jotzen badu, aurkeztutako kopiekin bat datozela.
Proba libreko ariketak gaztelaniaz edo euskaraz egin daitezke, izangaiak nahi bezala. Horretarako, izena emateko fitxan, aukeratzen den hizkuntza adieraziko da.
Komunikazioaren arloko ariketak egiteko, ezin izango da erabili gaztelaniazko edo euskarazko hiztegirik, ez eta atzerriko hizkuntzen hiztegirik ere. Zilegi izango da oinarrizko kalkulagailu programaezina erabiltzea zientzia eta teknologiaren arloko ariketetan.
Ez da zilegi sakelako telefonoa erabiltzea ezein ariketatan.
3.2. Proba librean inskribatzen diren pertsonen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.
Behin-behineko zerrenda urtarrilaren 24an (1. deialdiarena) eta maiatzaren 23an (2. deialdiarena) argitaratuko da, Félix Urabayen NHBHIko iragarki oholean eta “2018an DBH graduatu titulua eskuratzeko probak” izeneko tramiteen fitxan; www.navarra.es atarian sartuta ikusten ahal da fitxa hori.
Zerrenda horietan adieraziko da inskribatu diren eskatzaileen artean zein onartu diren proba egiteko eta zein baztertu, baztertzeko arrazoiak adierazita. Zerrenda horietan, gainera, salbuetsia(k) d(it)u(z)ten jakintza arloa(k) adieraziko d(ir)a, bai eta izangai batzuek probak egiteko eskaturiko egokitzapenak ere.
Izangaiek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, III. eranskineko ereduaren arabera, behin-behineko zerrendaren kontra, urtarrilaren 25ean eta 26an (1. deialdian) eta maiatzaren 24an eta 25ean (25. deialdian). Erreklamazioak ikastetxeko Idazkaritzan aurkezten ahalko dira edo f.urabayen@educacion.navarra.es posta elektronikoaren bidez igortzen ahalko dira.
Behin betiko zerrenda otsailaren 1ean (1. deialdiarena) eta maiatzaren 31n (2. deialdiarena) argitaratuko da, Félix Urabayen NHBHIko iragarki oholean eta “2018an DBH graduatu titulua eskuratzeko probak” izeneko tramiteen fitxan; www.navarra.es atarian sartuta ikusten ahal da fitxa hori.
Arloak salbuesteko baliokidetasun irizpideak aplikatzearen ondorioz, matrikulatutako pertsonaren batek proba libreetako hiru jakintza arloak gaindituak baldin baditu, azterketa egiteko finkatutako egunean eta orduan agertu beharko du. Epaimahaiak izangaiei deitzeko ekitaldian jakinaraziko zaio ez duela proba egin beharrik, eta aktan jasoko da aurkezten dituen egiaztagirietako kalifikazioekin, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposamenean ere agertuko da.
4.–Probaren alderdi orokorrak.
4.1. Probak prestatzea.
Urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduaren 5.4 artikuluarekin bat, jakintza arlo bakoitzeko ariketak prestatzea Hezkuntzaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Félix Urabayen NHBHIaren esku uzten da 2018ko bi deialdietako ariketen prestakuntza. Inplikatzen diren pertsonek konfidentzialtasunez jokatuko dute uneoro. Félix Urabayen NHBHIak Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari bidaliko dizkio prestatutako ariketak, gainbegira ditzan.
4.2. Epaimahaia.
Proba libre hau baloratzeko epaimahaian mahaiburu bat eta lau mahaikide izango dira. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu, Félix Urabayen NHBHIko zuzendariak proposaturik. Proposatutakoak ikastetxe horretan ari diren Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoko edo Irakasleen Kidegoko irakasleak izango dira. Horiekin batera, bost ordezko ere izendatuko dira. Epaimahaiak, bere ebaluazio lana ongi egiteko, zilegi izango du aholkularien laguntza eskatzea, hala behar dela iruditzen bazaio.
Epaimahaian Helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru arloetatik irakasle bana gutxienez egon dadila bermatuko da.
2018. urteko bi deialdietan, hots, otsailekoan eta ekainekoan, epaimahai bera arituko da. Deialdiren batean 150 izangaik baino gehiagok ematen badute izena, bigarren epaimahaia izendatzen ahalko da.
Bi deialdi horietako batean epaimahai bat baino gehiago baldin badago, probak izangai guztientzat berdinak izango dira, kontuan hartu gabe zer epaimahairi dagozkion, eta aldi berean egingo dira, egun bakar batean, goizez eta arratsaldez.
Epaimahaian parte hartzen duten irakasleek konpentsazio ekonomiko bat jasoko dute proba libreetako ebaluazio ariketak prestatzeagatik.
5.–Probaren egitura, egiteko modua, ebaluazioa eta kalifikazioa, emaitzen argitalpena, erreklamazioak eta dokumentazioa.
Proba librearen helburua da 18 urtetik gorako pertsonei aukera ematea gure hezkuntza sistemako oinarrizko titulazioa zuzenean lortzeko, baldin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak eta dagozkion gaitasunen eskuratze-maila egokia lortu dituztela erakusten badute.
5.1. Probaren egitura.
Proba libreek hiru zati izango dituzte, hots, helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru jakintza arloetako bakoitzerako bat: komunikazioa; zientzia eta teknologia; eta gizartea.
Arlo zientifiko-teknologikoan honako irakasgai hauen curriculumak hartuko dira oinarritzat: Matematika, Irakaskuntza Akademikoetara bideratutako Matematika, Irakaskuntza Aplikatuetara bideratutako Matematika, Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Teknologia, Enpresa Jarduerari Aplikatutako Zientziak, eta osasunarekin eta natur ingurunearekin zerikusia duten Gorputz Hezkuntzako alderdiak.
Komunikazioaren arloko probak bi zati ezberdin izango ditu:
–Hizkuntza: Gaztelania eta Literatura eta Euskal Hizkuntza eta Literatura (soilik proba euskaraz egiten dutenentzat) irakasgaien ariketak sartuko dira.
–Atzerriko hizkuntza: Atzerriko Lehen Hizkuntza irakasgaiaren ariketak sartuko dira. Izangaiek Frantsesa edo Ingelesa aukeratzen ahalko dute.
Gizarte arloari dagozkion ariketetan honako irakasgai hauen curriculumak hartuko dira oinarritzat: Geografia eta Historia, Ekonomia, Ekintzailetzaren eta Enpresa Jardueraren Hastapenak, Kultura Klasikoa, eta Plastika, Ikus eta Ikus-entzunezko Hezkuntza irakasgaian hautematearen gainean dauden alderdiak.
Inskribatzeko unean desgaitasunen bat dutela frogatzen duten pertsonek probak baldintzarik egokienetan egin ditzaten, Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu eta behar diren baliabide teknikoak eta langileak jarriko ditu.
5.2. Proba egiteko epea.
Ariketak egun bakarrean egingo dira, goizez eta arratsaldez.
Goizeko saioan, 10:00etan hasita, Zientzia eta Teknologiaren arloko eta Gizarte Gaien arloko ariketak egingo dira. Gehienez ere hiru ordu eta erdian egingo dira: bi ordu eta erdian Zientzia eta Teknologiaren arloa, eta ordubetean Gizarte Gaien arloa.
Arratsaldeko saioan, 16:00etan hasita, Komunikazioaren arloko ariketa egingo da. Saio horrek bi ordu eta 30 minutu iraungo du, gehienez ere.
5.3. Kalifikazioa.
Probaren kalifikazioa orokorra izango da hura osatzen duten hiru arloetako bakoitzean. Emaitzak honela jasoko dira: Gutxiegi (G), Nahikoa (N), Ongi (O), Oso ongi (OO) eta Bikain (B). Kalifikazio horrekin batera, batetik hamarrera bitarteko adierazpen zenbakizkoa ere emango da, dezimalik gabe, baliokidetasun hauen arabera:
–Gutxiegi: 1, 2, 3 edo 4.
–Nahikoa: 5.
–Ongi: 6.
–Oso ongi: 7 edo 8.
–Bikain: 9 edo 10.
Gutxiegi kalifikazioa (G) negatiboa izango da, eta gainerako laurak positiboak.
Izangaiak salbuetsiak dituen arloetan Salbuetsia (SALB) adieraziko da, eta horrekin batera agertuko dira salbuespena egitea ahalbidetu duten gaien, arloen, moduluen edo multzoen batez besteko aritmetikoaren ondoriozko kalifikazioa eta zenbakizko nota.
Aurreko deialdietan gainditutako arloak ADG letren bidez adieraziko dira, eta horrekin batera, kalifikazioa eta zenbakizko nota jasoko dira. Gai kalifikazioa Nahikoren baliokidea izango da, beharrezkoak diren ondorioetarako.
Komunikazioaren arloaren kalifikazioa aterako da zatien batez besteko ponderatua aplikatuz, ehuneko hauen arabera:
–Hizkuntza: %75.
–Atzerriko hizkuntza: %25.
Hiru jakintza arloak gainditzen dituzten izangaiek proba gaindituko dute, eta epaimahaiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua jaso dezatela proposatuko ditu.
5.4. Emaitzen argitalpena. Erreklamazioak.
Epaimahaiak aditzera emango du, ariketak egiten direnean, emaitzak noiz jarriko diren jendaurrean, zein diren erreklamazioak egiteko epeak, eta ziurtagiriak noiz eta nola jasoko diren.
Probak ebaluatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu emaitzak Félix Urabayen NHBHIko iragarki oholean eta “18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzea” izeneko zerbitzu fitxan; www.navarra.es atarian sartuta ikusten ahal da fitxa hori.
Proben kalifikazioekin ados ez badaude, izangaiek idatzizko erreklamazioak (III. eranskineko ereduaren arabera) egiten ahalko dizkiote epaimahaiburuari, emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean.
Izangairen bat ez badago ados erreklamazioaren emaitzarekin, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du Hezkuntza Departamentuari zuzendua, hilabete bateko epean.
5.5. Dokumentazioa.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak ebaluazio akta beteko du, ebazpen honen IV. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz, eta jendaurrean jarriko ditu, proben behin betiko emaitzak ezagutzera emateko.
Proben ebaluazio aktak probak egiten diren ikastetxeko idazkaritzan artxibatuko dira.
Epaimahaiak behin-behineko ziurtagiria egingo die proba librea gainditzen duten pertsona guztiei, V. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz.
Proba librea gainditu ez eta, horrenbestez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua jasotzeko proposatu ezin diren izangaiei, jakintza arloren bat gainditzen baldin badute, gainditu duten arloa edo arloak ziurtatzeko agiri bat egingo zaie, lortutako kalifikazioa eta zenbakizko puntuazioa adierazita, VI. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz. Izangaiei kalifikazioak gordeko zaizkie hurrengo deialdietarako eta Espainiako lurralde osorako balioko dute.
Proba egiten den ikastetxeko zuzendariak Hezkuntza Departamentura igorri beharko du deialdi bakoitzean proba librea gainditzen dutenei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposamena.
Ikastetxeak, orobat, deialdi bakoitzeko aktaren kopia bat eta ebazpen honen VII. eranskinean agertzen diren emaitzen estatistikaren fitxa igorriko ditu Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora.
Parte-hartzaileek egiten dituzten ariketak ikastetxean artxibatuta gordeko dira 3 hilabetez gutxienez, erreklamazioren bat jartzen denean izan ezik. Kasu horretan, prozesua ebatzi arte gorde beharko dira.
II. ERANSKINA
DBHko graduatu titulua eskuratzeko proba libreetan inskribatzeko inprimakia.
III. ERANSKINA
Erreklamaziorako inprimakia.
IV. ERANSKINA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librearen ebaluazio akta.
V. ERANSKINA
Tituluaren behin-behineko ziurtagiria.
VI. ERANSKINA
Gainditutako arloen ziurtagiria.
VII. ERANSKINA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko proba libreko emaitzen estatistikaren taula.
Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.
Iragarkiaren kodea: F1712781