1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 15ean hartua, “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala” aldatzeko espedientea jendaurrean egoteko beste epe bat irekitzen duena, eremu osagarriei dagokiena; Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia da sustatzailea.
Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala” aldatzeko espedientearen tramitazioa hasi zen, eremu osagarriei dagokiena,; hogeita hamar egunez espedientea jendaurrean jarri zen eta, aldi berean, entzutea eman zitzaien proiektuak ukitutako lurretako toki entitateei, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen ondorioetarako eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozeduraren ondorioetarako, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat. Proiektua Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatu du. Erabaki hori 2017ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an.
Sociedad Española de Ornitologiak (SEO/Birdlife) jendaurreko epea luzatzeko egin zuen eskaerari erantzuteko, eta parte hartzeko eta informaziorako aukera guztiak bermatzeko, egoki iritzi zaio espedientea jendaurrean egoteko beste epe bat zabaltzeari.
Horrenbestez, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko azaroaren 13ko txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Beste epe bat zabaltzea, 15 egunekoa, eremu osagarriei dagokiena, “Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala” aldatzeko espedientea jendaurrean egoteko. Proiektua Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatu du.
Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9; 31005 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.
Agiria, halaber, web orri honetan ikusten ahalko da: http://www.ExposicionpublicaOT.navarra.es.
2. Era berean, espedientea jendaurrean jartzea epe berean, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozeduraren ondorioetarako, indarra duten legezko zehaztapenekin bat.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta igortzea Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari eta Estrategiaren eta Lurralde Antolamenduaren Atalari, eta jakinaraztea Alloko, Andosillako, Cárcarko, Faltzesko, Funesko, Leringo, Lodosako, Mendabiako, Azkoiengo eta Sesmako udalei, bai eta Sociedad Española de Ornitologiari (SEO/Birdlife) eta sustatzaileari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1713394