231. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

106/2017 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa. Honen bidez ematen dira Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merituaren 2017. urteko Zilarrezko Dominak.

Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak sortu ziren.

Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak arautzen du nola eman kirolaren goresmen sari horiek. Horien artean dago Nafarroako Kirol Merituaren Zilarrezko Domina, eranskineko 2. puntuan arautua.

Aintzat hartuz beherago adierazten den zerrendan ageri diren pertsonen merituak, izan ere, lan eta dedikazio handiz aritu dira Nafarroako Foru Komunitatean kirola sustatzeko eginkizun teknikoetan edo zuzendaritzakoetan, eta, batez ere, lan horrekin asko lagundu baitiote Nafarroako kirolari, betiere adorez baina nabarmendu nahirik gabe.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 15ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merituaren 2017. urteko Zilarrezko Domina pertsona hauetako bakoitzari ematea:

–Ricardo Abete Carlosi, 25 urte baino gehiago emateagatik beisbola sustatzen Nafarroako Beisbol Federazioan eta C.A.D. Irabia, José M.ª Huarte eta C.D. Amaya taldeetan eta Nafarroako federazioetan.

–Manuel Azcona Azparreni, 27 urtez aritzeagatik ziklismoa sustatzen Alas klub ziklistan eta Galibier klub ziklistan.

–José Manuel Blanco Alonsori, 30 urtez aritzeagatik ziklismoa sustatzen Nafarroako Txirrindularitza Federazioan. Orobat, pistako ziklismoa sustatzen eta Tafallako Cidacos futboleko txapelketan lagundu du.

–Francisca Bretos Anduezari, aitzindaria izateagatik Nafarroako emakumeen mendizaletasunean, kolaborazioak eginez egunkari, aldizkari eta liburuetan. Halaber, Ángel Olorónen laguntzaile izan zen.

–Alberto Buñuel Garnicari, 25 urte baino gehiago emateagatik ziklismoa sustatzen Tuterako Muskaria klubean.

–Pablo Carpio Navarrori, 25 urte baino gehiago emateagatik beisbola sustatzen, bai Nafarroako Beisbol Federazioan bai Jesuitinas, C.A.D. Irabia eta José M.ª Huarte klubetan.

–Jesús María Ederra Fernándezi, 25 urte baino gehiago emateagatik judoa sustatzen, bai eta futbola sustatzen ere, entrenatzaile, C.A.D. San Juan/Donibane Kirol Elkartean eta Lagunak elkartean.

–Pello García Aizpúni, 30 urte baino gehiago emateagatik futbola sustatzen Arakilen, Zaldua klubean eta Higa de Monreal txapelketaren bidez.

–Beatriz García Redíni, 25 urte baino gehiago emateagatik Nafarroako Eskubaloi Federazioan, zehazki Lehiaketako Lurralde Batzordean.

–Félix Lafuente Arrutiri, 30 urte baino gehiago emateagatik futbola sustatzen C.D. Azkoien klubean eta Azkoien herrian.

–Juan Andrés Mármol Echeverríari, 30 urte baino gehiago emateagatik piraguismoa sustatzen Erriberan eta Team Mármol piraguismo klubean eta Tuterako Quetzal mendi elkartean.

–José María Martínez Peñuela Viserdari, 25 urte baino gehiago emateagatik golfa sustatzen Ultzamako golf klubean eta Nafarroako Golf Federazioan.

–Miguel Ángel Monreal Sevillari, 30 urte baino gehiago emateagatik judoa sustatzen, Aikido espezialitatean.

–Pedro Moreno Recalderi, 25 urte baino gehiago emateagatik futbola sustatzen Anaitasuna kirol klubean, Boscos Trofeoko taldean.

–Juan Carlos Olea Martínezi, 31 urte emateagatik errugbia sustatzen, hainbat lanetan.

–Francisco Javier Ordoki Larretxeari, 30 urte baino gehiago emateagatik pilota sustatzen Txaruta eta Erreka kirol klubetan eta Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzan.

–Alfredo Pérez Jiménezi, 25 urte baino gehiago emateagatik saskibaloia sustatzen Azkoienen, bereziki emakumeen saskibaloia.

–Marta Ripoll Calveti, 27 urte baino gehiago emateagatik atletismoa sustatzen, bai Ederki klubean bai Nafarroako Atletismo Federazioan. Orobat, Burlatan emakumeen saskibaloia sustatzeagatik.

–Marta Ruiz Egozcueri, 25 urte baino gehiago emateagatik patinaje artistikoa sustatzen Nafarroan.

–Pedro Sarasíbar Latasari, 27 urte baino gehiago emateagatik patinajea sustatzen, bai Nafarroako Patinaje Federazioan bai C.D. Amaya klubean.

–Miguel Ulaiar Mendiolari, 30 urte baino gehiago emateagatik mendizaletasuna sustatzen Sakanan, Sakanako Mendizaleak klubean eta Etxarri Aranazko Larrañeta eta Udaberri elkarteetan.

–Andrés Uterga Sanzi, 28 urte baino gehiago emateagatik atletismoa sustatzen Hiru-Herri klubean eta Nafarroako Atletismo Federazioan.

–Fernando Velázquez Caballerori, 30 urte baino gehiago emateagatik saskibaloia eta beste kirol batzuk sustatzen Barañainen, bereziki Saski elkartean.

–Marina Zapata Gutiérrezi, 25 urte baino gehiago emateagatik hipika sustatzen Zolina klub hipikoan eta Nafarroako Hipika Federazioan.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1713395