231. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

105/2017 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa. Honen bidez ematen dira Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merituaren 2017. urteko Urrezko Dominak.

Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak sortu ziren. Nafarroako Foru Komunitatean, Kirol Merituaren Urrezko Domina da kirol-jarduera fisikoen bere eskumenen esparruan eman daitekeen goresmen handiena.

Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak arautzen du nola eman kirolaren goresmen sari horiek. Horien artean dago Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko Domina, eranskineko 1. puntuan arautua. Nafarroako Gobernuaren Erabaki bidez emanen da, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, aurretik Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekimena izanik.

Kontuan izanik Aholku Batzordearen proposamena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposatu du Abel Barriola Ezkurrari eta Juan Martínez de Irujo Goñiri ematea Kirol Merituaren 2017. urteko Urrezko Dominak.

Abel Barriola Ezkurraren kasuan, kirol merituak kontuan harturik ematen zaio goresmen hau. Haren ibilbidean, nabarmentzekoa da nolako ekarpena egin duen, hemezortzi urtez pilotaren munduan profesional arituta. Pilotako hiru txapel lortu ditu: buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa. Abel Barriola atzelari nabarmena izan da, kirolean izandako ibilbide luzean. Orobat, azpimarratzekoa da mundu pilotazalearekin lortu duen lotura.

Juan Martínez de Irujo Goñiren kasuan, nabarmentzekoa da nolako ekarpena egin dion pilotaren munduari, pilotari profesional aritu den hamahiru urteetan. Azpimarratzekoak dira bere kirol lorpenak: bost aldiz buruz buruko txapeldun, bost aldiz binakako txapeldun eta hiru aldiz lau eta erdiko txapeldun. Pizgarri inportantea izan da urte hauetan, eta garai bat zedarritu du pilota profesionalean.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 15ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merituaren 2017. urteko Urrezko Domina pertsona hauetako bakoitzari ematea:

–Abel Barriola Ezkurra.

–Juan Martínez de Irujo Goñi.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1713396