2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
13/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Cortesko Udalak, 2017ko azaroaren 13an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagokion 13. aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Cortesen, 2017ko azaroaren 14an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1713230