231. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Herri-ondasunen desafektazioa. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2017ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, aho batez onetsi ere (11 boto alde), herri-lurren desafektazioa, Cortesko herri-mugartean, horien erabilera Sistemas Energéticos Loma del Viento SAri lagatzeko. Bertan 30 kW-ko lurpeko linea elektrikoa eraikiko du enpresa horrek, Puylobo parkean sortzen den energia elektrikoa bideratzeko, bai eta Cortes azpiestazio elektrikoa ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Cortesko Udaleko Idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2017ko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1713229