231. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko
1258. eta 1265. arteko lurzatietan. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2017ko azaroaren 3an egin osoko bilkura arruntean, zinegotzi guztiak ados zirela, eta herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia 02. poligonoko 1258., 1259., 1260., 1261., 1262., 1263., 1264. eta 1265. lurzatietan (Herriko Planeamendurako Arau Subsidiario indardunetako UE5 exekuzio unitateko 13. etxesailari dagokio), hasiera batean aurreikusitakoak baino familia bakarreko 4 etxebizitza gehiago eraikitzea ahalbidetzeko, 8 etxebizitzatik 12 etxebizitzara pasatuz; horrek bizitegi dentsitatea handitzea dakar, aprobetxamendua handitu gabe eta erabilera aldatu gabe. Promoción de Viviendas Marfer SL jabea da sustatzailea, Teresa Nebreda arkitektoak prestatutako proposamenaren arabera.

Alegazioak aurkezteko epea: hilabete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko beste toki batzuk: Nafarroan argitaratzen diren bi egunkaritan, Udalaren iragarki oholean eta web-orrian.

Espedientea igortzen zaie nahitaezko zerbitzuak ematen dituzten enpresa eta mankomunitateei, txostena egin dezaten hilabete bateko epean.

Espedientea, Hiri-jarduketarako Plan Bereziko proposamena eta haren gaineko txosten teknikoak eta juridikoak biltzen dituena, Cabanillasko Udalean dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko erregistro orokorraren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein baliabideren bidez.

Cabanillasen, 2017ko azaroaren 14an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1713597