230. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Aurrekontuko 1/2017 aldaketaren hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2017ko uztailaren 5eko osoko bilkuran, 2017. urteko udal aurrekontuko aldaketa hau onetsi zuen hasiera batez:

–2017/01U Hitzarmenak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2017ko azaroaren 13an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1713703