1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 22an hartua, Viscofan SAk sustatutako enpresa-proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.
Viscofan SAk Casedan (Nafarroa) duen lantegiko instalazioak handitzeko inbertsio proiektua foru interesekoa deklara dezatela eskatu du 2017ko urriaren 16an.
Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak inbertsio proiektua ebaluatu duelarik, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Viscofan SAk Casedan duen lantegiko produkzio-instalazioak handitzeko sustatu duen proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.
2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Viscofan SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1713633