1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
103C/2017 EBAZPENA, urriaren 13koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Altsasuko Aita Barandiaran zahar etxearen patronatu entitatearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Altsasuko Aita Barandiaran zahar etxearen patronatu entitatearen hitzarmen kolektiboko 2017ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31100872012015), erregistro honetan sartu zena 2017ko irailaren 18an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2017ko abuztuaren 24an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko urriaren 13an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Altsasuko Aita Barandiaran zahar etxearen patronatu entitatearen hitzarmen kolektiboa (PDF).
Iragarkiaren kodea: F1712377