4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapena
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Hirugarrena.–Faltsesko Bake Epaitegia: Fermín Macario José Ausejo Leonor jauna (NAN zenbakia: 72.638.533-W), bake epaile titular.
Laugarrena.–Olorizko Bake Epaitegia: María Teresa Sevigne Amatriain andrea (NAN zenbakia: 15.863.525-B), bake epaile titular.
Hogeita zortzigarrena.–Urdazubiko Bake Epaitegia: Miren Mirari Sansinena Diharasarry andrea (NAN zenbakia: 33.424.719-S), ordezko bake epaile.
Hogeita bederatzigarrena.–Zizur Zendeako Bake Epaitegia: Jesús Guembe Elizalde jauna (NAN zenbakia: 15.783.274-F), bake epaile titular.
Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 13an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J1713335