229. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 1. poligonoko 187. lurzatian. Hasierako onespena

Herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluaren arabera, Zizur Zendeako Udalak, 2017ko azaroaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi da Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Zizur Txikiko Udal Katastroko 1. poligonoko 187. lurzatian, eta xedatu da jendaurrean edukitzea hilabeteko epean. Epe horretan interesdunek hirigintza espedientea kontsultatu ahalko dute eta, kasu bada, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, Hiri-jarduketarako Plan Berezia behin betiko onetsitzat hartuko da eta horren berri emanen zaio Udalaren osoko bilkurari.

Argitara ematen da, aipatu Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1-a) artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Gazolatzen, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1713289