1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
421/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduko akats bat zuzentzen duena. Horren bidez, araubide orokorra ezartzen da nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.
1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren bidez araubide orokorra ezartzen da nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude. 2016ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, apirilaren 22an.
2. NBEUFen 6/2015 Koordinazio Zirkularrean ezartzen da zein diren irizpide orokorrak murrizketak, zehapenak eta bazterketak aplikatzeko 2014-2020 aldiko sistema integratuko landa garapeneko neurrietan. Zirkularra maila nazionalean aplikatzen zaie 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztutako laguntza eskaera guztiei.
3. Honako hau ezartzen da apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren III. eranskinaren 4399. orrialdean:
Konpromisoak edo beste betebehar batzuk. |
SAILKAPENA | DEFINIZIOA | URTEA | KP. | ZEHAPENA | BAZTERKETA |
Nagusia (N) | Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo zail da bukatzeko modukoak izatea onargarriak diren baliabideekin. | 1 | 1 | Laguntzaren %20 | Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da. Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean. |
2 edo gehiago | Laguntzaren %40 |
2 edo gehiago | 1 | Laguntzaren %33 |
2 edo gehiago | Laguntzaren %66 |
4. Apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduan akats bat dagoela antzeman da ez-betetze nagusietan (N) aplikatu beharreko zehapenari dagokionez, eta zuzendu egin behar da 6/2015 zirkularra betetze aldera. Horrenbestez, hau izanen da testua: Konpromisoak edo beste betebehar batzuk. |
SAILKAPENA | DEFINIZIOA | URTEA | KP. | ZEHAPENA | BAZTERKETA |
Nagusia (N) | Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo zail da bukatzeko modukoak izatea onargarriak diren baliabideekin. | 1 | 1 | Laguntzaren %20 | Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da. Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo |
2 edo gehiago | Laguntzaren %40 |
2 edo gehiago | 1 edo gehiago | Laguntzaren %40 |
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59. artikuluarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduan dagoen akatsa zuzentzea, 4. puntuan ezarritakoarekin bat. Foru Agindu horren bidez araubide orokorra ezartzen da nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman, kudeatu eta kudeatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.
2. Akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru agindu hau igortzea Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Araubide Juridikoaren Atalera eta Etekinetarako Laguntzen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 13an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1713225