2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
11. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, aurrekontuan 11/2017 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
11/2017 ALDAKETA
Kreditu berezia:
1.9330.63200 17 Udaletxea egokitzea suteen kontrako babes araudira | 6.000,00 |
Kreditu berezia osotara | 6.000,00 |
Finantzaketa:
87000 Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinak | 6.000,00 |
Finantzaketa osotara | 6.000,00 |
Aldaketa kapituluka
GASTUAK:
6. kapitulua | 6.000,00 |
Gastuen aurrekontuen igoera osotara | 6.000,00 |
SARRERAK:
8. kapitulua | 6.000,00 |
Sarreren aurrekontuen igoera osotara | 6.000,00 |
Oltza Zendean, 2017ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1713618