229. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

11B zenbakiko lokalaren salmenta, Mutiloako 2.
poligonoko 1987. lurzatian (6. azpieremuko 9. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko azaroaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea 11B zenbakiko lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatitik bereizia (6. azpieremuko 9. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.

Hasierako prezioa: 46.722,00 euro.

Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, zk.g., Mutiloa), abenduaren 27ko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, zk.g., Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2017ko azaroaren 16an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1713403