1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
115C/2017 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Grupodesa Fasteners SAU enpresaren Orkoiengo eta Elkanoko zentroen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Grupodesa Fasteners SAU enpresaren Orkoiengo eta Elkanoko zentroen hitzarmen kolektiboaren testua (kodea zenbakia: 31101332012017), erregistro honetan sartu zena 2017ko urriaren 6an, enpresaren ordezkariek sinatua 2017ko irailaren 25ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 14an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Grupodesa Fasteners SAU enpresaren Orkoiengo eta Elkanoko zentroen hitzarmen kolektiboa (PDF).
Iragarkiaren kodea: F1713581