229. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

105C/2017 EBAZPENA, urriaren 13koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Berako San José zahar etxerako San José patronatu egoitza entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Berako San José zahar etxerako San José patronatu egoitza entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101302012017), erregistro honetan sartu zena 2017ko abuztuaren 4an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2017ko uztailaren 4an, eta 2017ko irailaren 21ean zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko urriaren 13an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Berako San José zahar etxerako San José patronatu egoitza entitatearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1712382