229. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Foruzaingoko 37 lanpostu lehiaketa berariazkoaren bidez edo lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Barneko zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 51/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lehiaketa berariazkoaren edo lehiaketaren bidez Nafarroako Foruzaingoko 37 lanpostu betetzeko (deialdia 2017ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ekoan). Prozesu horren barrenean, 44.621.112-P NANa duen foruzainak gora jotzeko errekurtsoa jarri du merezimenduen balorazioaren aurka eta prozedura ebazten duen Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 245/2017 Ebazpenaren aurka, zeina 2017ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 15ekoan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko azaroaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1713516