228. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Juan Jose Elizalde Usarraga. Jarduera: ganaduarentzako egina dagoen eraikinaren haunditzea. Jarduera sailkatuaren funtsezko aldaketa. Tokia: Goizuetako 2. poligonoko 91. partzela.

Goizuetan, 2017ko azaroaren 14an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1713560