2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2018. urteko aurrekontu orokorraren hasierako onespena
Berako Udalak, 2017ko azaroaren 15eko osoko bilkuran, 2018. urteko aurrekontu orokorra onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Beran, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1713559