2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2017ko azaroaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, 2. puntuan, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2017ko aurrekontuaren zenbait aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Baztanen, 2017ko azaroaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1713628