228. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lankidetza hitzarmena onestea eta diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen 2017ko maiatzaren 5ean:

RAL 05-MAY-17 (6/AD).

«Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau ebatzi dut:

1.–Eskumena bereganatzea ebazpen honen 2., 3., eta 4. puntuetan aipatzen diren gaien gaineko ezagutzari buruz.

2.–Iruñeko Udalaren eta Garapenaren Aldeko Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakunde Elkartearen arteko hitzarmena onestea, “Garapenaren aldeko lankidetza gaietan informazio-zereginetarako zein koordinaziorako finantzamendua, 2017. urtea” izeneko proiektua garatzeko.

3.–Garapenaren Aldeko Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakunde Elkarteari 36.000 euroko diru-laguntza ematea, ebazpen honen bigarren puntuan aipatu jarduera egite aldera.

4.–36.000 euroko gastua xedatu eta ordainketa baimentzea, Garapenaren Aldeko Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakunde Elkartearen alde, indarrean dagoen aurrekontuko 70/23930/482090 partidaren kargura, ebazpen honen bigarren puntuan aipatu jarduketek eragindako gastuei aurre egiteko.»

Iruñean, 2017ko maiatzaren 5ean.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1713469