2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Eskatzailea: Mecanizados Eibu SL. Jarduera: mekanizatzeko tailerra. Tokia: Alkaiaga Industrialdea, Alasta kalea 6 (1. poligonoa, 382. partzela).
Lesakan, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1713558