2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hiri Jarduketako Plan Berezia, 27-28 EU. Behin betiko onespena
Lesakako Udalak, 2017ko urriaren 27an egin zuen Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
1.–Behin betiko onartzea Urumea 2007 SL-k sustatutako Hiri Jarduketako Plan Berezia, Alkaiaga Erdiko kalean dauden 27-28 EU-ko 398., 399., 400., 401. eta 402. lursailentzako. Dokumentua Juan Feliciano Moyano Hidalgo arkitekto jaunak idatzi du (815. sarrera, Udaleko Erregistro Orokorrean, 2017ko martxoaren 15ekoa).
Lesakan, 2017ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1713443