227. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, UHUNeko Tuterako zentro elkartuak 2017ko azaroaren 14an egin deialdiaren oinarri arautzaileena; UHUNeko zentro elkartuen inbertsioaren itzulkin sozialaren eraginari buruzko ikerketa proiektu bati diruz laguntzea da deialdiaren helburua.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 370635.

Lehena.–Onuradunak: Deialdi honetako laguntzen hartzaileak UHUNekin lotura duten irakasleak eta ikertzaileak dira, irakasle tutoreak barne. Deialdi honetan parte hartzen dutenek banaka edo ikerketa talde batean egiten ahalko dute. Azken kasu honetan, taldeak pertsona edo zuzendari bat izendatuko du, UHUNekiko loturari dagokionez baldintza betetzen duena eta taldea ondorio guztietarako ordezkatzen duena.

Bigarrena.–Xedea: Tuterako UHUNak, “La Caixa” eta Nafarroako Kutxa banku fundazioekin egindako lankidetza hitzarmenen bidez, deialdi hau egin du; helburua da UHUNeko zentro elkartuen inbertsioaren itzulkin sozialaren eraginari buruzko ikerketa proiektu bat egitea, UHUNeko eremuko irakasleen eta ikertzaileen ikerlanari laguntzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Deialdiaren oinarri arautzaileak Tuterako UHUNeko web-orrian egonen dira eskura: www.unedtudela.es

Laugarrena.–Zenbatekoa: deialdi honi dagokion finantzaketa gehienez ere 36.900 eurokoa da aukeratutako proiekturako.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere 15 egun naturaleko epean.

Seigarrena.–Beste datu batzuk: Dirulaguntzak zuzenean transferituko zaizkio laguntzaren onuradun gisa ageri denari, eta gastua kontrolatu eta justifikatu beharko duena onuraduna da. Ordainketa hiru zatitan eginen da:

–Lehen ordainketa laguntza ematen denetik 2 hilabete igaro aurretik eginen da. Kopurua %20koa izanen da, ordainketa aurreratu gisa.

–Hurrengo %40, ordainketa aurreratu gisa hau ere, “Tuterako Hiria” Kalitate Katedrak beste zentro batzuetan aplikagarria den prototipoa onartu (behin zentro pilotuan ikerketa eginda) eta hurrengo hiru hilabeteetan ordainduko da.

–Gainerako %40a proiektua bukatutakoan ordainduko da, amaierako dokumentazioa (proiektua eta justifikazio ekonomikoa barne) aurkeztu eta hurrengo hilean, eta Tuterako UHUNak adostasuna eman eta gero.

Tuteran, 2017ko azaroaren 14an.–UHUNeko Tuterako zentro elkartuko zuzendaria, Luis J. Fernández Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1713256