227. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Irunberri karrikako 7, 9 eta 11n igogailuak paratzeko plan berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-NOV-17 (10/CV).

“Irunberri karrikako 7, 9 eta 11n igogailuak paratzeko plan bereziaren dokumentua hasiera batean onetsi ondoan (JOB 19-07-2017-6/CV), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, ikusirik Alberto Valls Blascok 2017ko irailaren 28an aurkeztutako dokumentuaren testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko urriaren 26ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Irunberri karrikako 7, 9 eta 11n igogailuak paratzeko plan berezia, Alberto Valls Blascok sustaturik Irunberri karrikako 7ko jabeen erkidegoaren ordezkari gisa.

2. Igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Goizueta karrikako 7, 9 eta 11n igogailua paratzeko plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1713244