227. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

104/2017 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Francisco Javier Gimeno Chocarro jauna Iruñeko 5. Jabetza Erregistroko erregistratzaile izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez (irailaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 297. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen ebazpenaren aurreko egunean Espainian hutsik zeuden Jabetzaren, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien Erregistratzaileen lanpostu guztiak betetzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitatean aritu behar duten jabetza erregistratzaileak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2017ko urriaren 26ko Ebazpena ere, 297. lehiaketa arrunta ebazten duena.

Bidezko da, hortaz, Iruñeko 5. Jabetza Erregistroko titularra izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 15eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Francisco Javier Gimeno Chocarro jauna Iruñeko 5. Jabetza Erregistroko erregistratzaile izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari jakinaraztea.

Iruñean, 2017ko azaroaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1713360