223. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udal Planean 2. aldaketa egituratzailea egiteko proiektua. Hasierako onespena

Udalak 2017ko azaroaren 8ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuen Ablitasko Udal Planean 2. aldaketa egituratzailea egiteko proiektua, Pago Sandúa SLUk sustatua, sustatzaile ari baita, 610., 611., 612. eta 613. lurzatiei dagokienez. Hortaz, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertu eta biharamunetik aitzina.

Epe horretan Udalaren Idazkaritza Nagusian aztertzen ahalko da, eta bidezkotzat jotzen diren erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ere bai.

Ablitasen, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1712967