223. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Epeak ireki dira Safera Europar Programaren 2018ko deialdian parte hartzeko. Programa horren barrenean, ikerketa arloko Nafarroako enpresa eta erakundeek aurkezten dituzten industria-segurtasunari buruzko I+G+B proiektuak burutzen ahal dira nazioarteko lankidetzan.

Xedea:

SAFERA Programa Nafarroako zentro teknologiko, ikerketako erakunde eta enpresentzat bideratuta dago, hain zuzen, 2019-2020 aldian industria-segurtasunari buruzko I+G+B jardueraren bat egin asmo dutenentzat proiektuaren lurralde eremuan sartuta dagoen beste entitate batekin lankidetzan. Hauek dira hautatzen ahal diren gaiak:

–Teknologia eta joera berriek (konparazio batera: globalizazioa, digitalizazioa, 4.0 industria, ekonomia zirkularra, produkzio eredu deszentralizatuak, etab.) industria-segurtasunaren kudeaketan duten eraginaren azterketa.

–Segurtasun arloko neurrien eraginkortasunaren neurketa eta reporting-a. Enpresen eta agintari arautzaileen arteko interakziorako bide berriak proposatzea. Istripuen eragin sozial eta ekonomikoa neurtzeko metodologiak hobetzea.

Hautatuak izateko, SAFERAren lurralde eremuan sartutako bi herrialdeetatik datozen bi entitate independentek edo gehiagok parte hartu behar dute proiektuan. Lehenengo fasean, proposamen indibidualak aurkezten ahal dira. Proposamen horiek Call Steering Committee delakoak analizatuko ditu, helburu amankomunak dituzten nazioz gaindiko proiektu multzotan biltzeko. Dena dela, ez dago bermatua proposamen indibidual guztiak proiektu batean sartuko direnik.

Eskaeren aurkezpena:

SAFERA deialdiak 2 fase ditu:

1. Lehen fasea: proiektuaren aurre-proposamenak aurkeztea. Eskaerak lehen fasean aurkezteko epea 2017ko azaroaren 20tik 2018ko urtarrilaren 25era artekoa da. Aurre-proposamenak ebaluatutakoan, ebaluazioa gainditzen dutenak bakarrik joaten ahalko dira bigarren fasera.

2. Bigarren fasea: proposamen xehatua aurkeztea. Eskaerak bigarren fasean aurkezteko epea 2018ko martxoaren 22an bukatuko da, eta finantzaketari buruzko erabakia 2018ko irailean edo urrian jakinaraziko zaie eskatzaileei.

Parte hartzeko baldintzak, parte hartzen duten herrialdeak, eskaera egiteko inprimakiak eta abar proiektuaren web-orrian aztertu eta jaso daitezke (http://www.leadera.net).

Finantzaketa:

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren araudi indardunari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza-deialdiaren esparruan, bigarren fasearen aurretik.

Argibide gehiago nahi izanenz gero, hona jo:

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia, I+G+b Zerbitzua.

Tomás Caballero parkea 1, 4. oina.

–Telefonoa: 848 427658.

–sojertor@navarra.es.

Iruñean, 2017ko azaroaren 13an.–I+G+b Zerbitzuko zuzendaria, Ana M.ª Vicente Alzuaz.

Iragarkiaren kodea: F1713067