223. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

3.etik 8.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2017ko irailaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2017ko ekitaldiko aurrekontuan 3.etik 8.era bitarteko aldaketak egiteko espedientea. Hori 2017ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an.

Aipatu espedienteak jendaurrean egon dira, Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea, 22, Iruña) 15 egun balioduneko epean, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez zitzaten; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legea garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren 32. artikulua eta hurrengoak.

Jendaurrean egoteko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe bukatu denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsi dira, delako araudiari jarraikiz, eta haien argitalpena xedatu da, behar diren ondorioak izan ditzaten:

3/2017 aldaketa: kredituaren sorrera.

GASTUAK:

Aplikazioa: 1622 6290004. Inbertsioak TAP 2017-2019. Zenbatekoa: -85.500,00 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 75080. Beste kapital transferentzia batzuk, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorrarenak. Zenbatekoa: 85.500,00 euro.

4/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

Aplikazioa: 1622 6290004. Inbertsioak TAP 2017-2019. Zenbatekoa: -23.400,00 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 87000. Gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 23.400,00 euro.

5/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

Aplikazioa: 1622 6290004. Inbertsioak TAP 2017-2019. Zenbatekoa: -141.100,00 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 87000. Gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 141.100,00 euro.

6/2017 aldaketa: kreditu berezia.

GASTUAK:

Aplikazioa: 1622 7630003. Konpostatzeko zentroa (TAP). Zenbatekoa: 58.000,00 euro.

Aplikazioa: 1622 7630004. Garbiguneak (TAP). Zenbatekoa: 987.352,61 euro.

Aplikazioa: 1622 7630005. Filmaren berreskurapena eta xurgatze sistema (TAP). Zenbatekoa: 117.128,00 euro.

Aplikazioa: 1622 7630006. Gai organikoaren konpostajea hobetzea (TAP). Zenbatekoa: 54.450,00 euro.

Aplikazioa: 1622 7630007. Errefusaren egonkortze aerobikorako planta (TAP). Zenbatekoa: 240.000,00 euro.

Aplikazioa: 1622 7630008. Linea materialen aurretratamendua hobetzea (TAP). Zenbatekoa: 79.306,55 euro.

Gastuak, guztira: 1.536.237,16 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 87010. Baliabide lotetsiak izateagatik. Zenbatekoa: 1.536.237,16 euro.

7/2017 aldaketa: kreditu berezia.

GASTUAK:

Aplikazioa: 1622 2270911. Garbiguneen kudeaketagatik. Zenbatekoa: -40.000,00 euro.

Aplikazioa: 1622 4630003. Gastuak tarifaren aldaketa ezartzeagatik. Zenbatekoa: 45.000,00 euro.

Aplikazioa: 1622 4630006. Prebentzio bulegoa. Zenbatekoa: 33.400,00 euro.

Gastuak, guztira: 118.400,00 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 87000. Gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: -118.400,00 euro.

8/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

Aplikazioa: 1622 2270901. Tratamendua eta isuria Culebreten. Zenbatekoa: 100.000,00 euro.

Aplikazioa: 1622 2270909. Tratamendua Azkoienen. Zenbatekoa: 75.000,00 euro.

Aplikazioa: 1622 4630004. Beste zati batzuen kudeaketa. Zenbatekoa: 100.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 275.000 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 87000. Gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: -275.000,00 euro.

Iruñean, 2017ko azaroaren 6an.–Partzuergoko burua, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: L1712915