223. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

2017ko irailaren 7an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zen aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Onespen hori 2017ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aldaketa behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat. Hona hemen nola geldituko den izenen zerrenda, José Javier Etayo Solari dagokionez:

Aldi baterako langileak-José Javier Etayo Sola atalean, honako edukia gehituko da: “Antzinatasun onartua: 2013-11-20. Hirurteko 1 (2017-02-13)”.

Garesen, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1712928