1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu batzuk, medikuntza fisiko eta errehabilitaziokoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 16an emandako 293E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu batzuk, medikuntza fisiko eta errehabilitaziokoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren behin betiko emaitzen aurka. Deialdi hori 293E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 27koan. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, hautapen prozedura bateko edo norgehiagokako prozedura bateko partaide direnez, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko 6. solairuan.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.
Iruñean, 2017ko azaroaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1712990