2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua).
Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2017ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 02-NOV-17 (5/CU).
“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko urriaren 10eko txostenarekin bat eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2017ko urriaren 13ko txostenarekin bat,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua), NASUVINSAK tramitera aurkeztua 2017ko urriaren 4an. Planaren helburua da beroa sortzeko zentrala egonen den esparrua antolatzea, Efidistrict-Fwd europar proiektuan aurreikusitako berokuntzako sare berrirako (Iruñeko katastroko 6. poligonoko 1620. lurzatia eta Burlatako 1. poligonoko 234. lurzatia).
2. Dokumentua igortzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den departamentura. Horrek behar diren sektoretako txostenak bilduko ditu.
3. Dokumentua Iruñerriko Mankomunitateari igortzea, bidezkoa bada dagokion txostena luza dezan.
4. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”
Iruñean, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1712993