223. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

GASTUAK:

2. kapitulua: 6.508,18 euro.

6. kapitulua: 69.166,31 euro.

Guztira: 75.674,49 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: 75.674,49 euro.

Guztira: 75.674,49 euro.

Longidan, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1712929