2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
Jarduera lizentzia. Eskaera
Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den jardueraren espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: NILSA. Jarduera: Mendiorozko putzu septikoa berritzea. Tokia: Mendiorozko 1. poligonoko 150 B, 28. eta 149. lurzatiak, eta 3. poligonoko 52. lurzatia.
Lizoain-Arriasgoitin, 2017ko azaroaren 7an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1712997