1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako erizain lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 8an emandako 1765E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Interesdun batzuek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako erizain lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka (2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44., 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun ezezagunak direnez eta hautapen prozedura bateko edo norgehiagokako prozedura bateko partaide direnez, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko 6. solairuan.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.
Iruñean, 2017ko azaroaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1712989