2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Zerbitzu anitzetako arduradun izendatzeko proposamena
2017ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an, argitaratu zen Esteribarko Udaleko zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat, euskaraz jakitea eskatzen duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Haren 9.2 oinarriari jarraituz, proba guztiak gaindituta puntuaziorik altuena atera duen izangaia izendatzeko proposamena igorri dio epaimahaiak alkateari:
Iñaki Muñoz Oroz: 71,68 puntu.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 15 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdiaren 9.3 oinarrian zehaztutako dokumentuak aurkeztu beharko ditu Esteribarko Udalaren bulegoetan. Agiriok aipatu epean aurkezten ez baditu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu, haren jarduketa guztiak ezeztatuko dira, eta alkateari igorriko zaio, kasu honetan, deialdia bete gabe uzteko proposamena, ez baitago deialdiko proba guztiak gainditu dituen beste izangairik.
Esteribarren, 2017ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1713002