2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Deialdia, Doneztebeko Udalaren Askin Haur Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B maila), euskararen ezagutza duena, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Doneztebeko Udalaren Askin Haur Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B maila), euskararen ezagutza duena, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak Isabel Barberena Arregui izendatzeko proposamena egin du, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia delako.
Proposatutako izangaiak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2017ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an.
Donezteben, 2017ko azaroaren 8an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1713022