2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
1.etik 5.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2017ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zituen 2017. urteko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedienteak, kreditu-gehigarrien (1, 4 eta 5), diru-sarreren ondoriozko kreditu sorkuntzaren (2) eta kreditu bereziaren (3) bidezkoak.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta Udalaren oholean paratzen, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek dagokien espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz, eta ohartarazten da ezen, aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aldaketa horiek behin betiko bihurtuko direla, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren arabera.
Gazolatzen, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1712930