2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZUELO
2018. urterako karga-tasak. Hasierako onespena
Azueloko Udalak, 2017ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2018rako karga-tasak finkatzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia-jardueren gaineko zergan eta hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergan; bai eta, orobat, prezio publikoak ezartzea ere.
Espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Azuelon, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.
Iragarkiaren kodea: L1712983