223. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Alkatetzaren eskuordetzea

Udal honetako alkateak, 2017ko azaroaren 9an, ondoan osorik jasotzen den ebazpena eman zuen:

Azaroaren 14tik abenduaren 13ra, biak barne, udalerritik kanpo izanen naizenez, bidezko da eskudantziak eskuordetzea.

Horren ondorioz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztietarako Pedro Martínez de Morentin Lizarraga lehen alkateordea eskuordetzea, arestian aipatutako egun horietarako.

2. Hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Arellanon, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1712976