2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
2018ko tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2017ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten diru-sarreren araudia, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. bitartekoak direla.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat (15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aipatutako diru-sarrerak.
Ablitasen, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1712984