2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Herri-lurraren okupazioa, 5. poligonoko 1893. lurzatian. Hasierako onespena
Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 172. artikuluan adierazitakoarekin bat, jendaurrean egonen da, hamabost egunean, herri-lurra okupatzeko ondotik ematen den espedientea, Udalak 2017ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitakoa:
–Herri-lurretako lurzatia: 5. poligonoa, 1893. lurzatia.
–Okupatu beharreko azalera: 16.809 m².
–Desafektazioaren xedea: gizentzeko oilaskoen ustiategi bat instalatzea, Ablitasko udal-mugartean (Nafarroa).
Aipatu espedientea esandako epean aztertzen ahal da Udalaren bulegoetan, eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak egiten ahal zaizkio.
Ablitasen, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1712968