222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

16/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuko 16. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Aurrekontuko 16/2017 aldaketa.

Kreditu-gehigarria:

GASTUA:

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA (euro)

GOITITU BEHARREKO PARTIDA

1612-6220009

Inbertsioa, Errezu-Ziraukiko hodi nagusiaren berritze partziala (gainerakoa).

748.047,88

GUZTIRA

748.047,88

FINANTZAKETA:

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA (euro)

7508004

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorraren kapital transferentziak (TAP)

631.638,30

8700000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

116.409,58

GUZTIRA

748.047,88

Garesen, 2017ko azaroaren 8an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1712886