222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Datu pertsonalen fitxategien aldaketa

Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak, datako egunean, honako hau eman zuen:

EBAZPENA:

Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak 2017ko uztailaren 31n eman ebazpenaren bidez, Udalaren Ur Batzordeko fitxategi batzuk -Datuak Babesteko erregistro orokorrean inskribaturikoak- aldatu ziren. Ebazpena 2017ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ean.

Ondoko akats hau antzeman denez aipatu ebazpenean, hura zuzentzeko ebazpen berri bat ematen da:

1. 1. puntuko b) letran, “SICAP” fitxategian (inskripzio kodea: 2061110679), “Aldatu diren datuak” ataleko 1. puntuan, “Xedearen sailkatzea” atalean.

Honako hau dioen tokian: “ekonomia eta finantza kudeaketa publikoa, kontabilitatearen kudeaketa, kudeaketa fiskala eta administratiboa”.

Honako hau behar du: “kontabilitatearen kudeaketa, kudeaketa fiskala eta administratiboa”.

Erabaki/ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, jarraian ematen diren errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebasteko tramitean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Tuteran, 2017ko urriaren 31n.–Batzordeko burua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1712916