222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

2018ko ekitaldirako aldaketa, Hiri hondakin solidoak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2017ko azaroaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldirako aldaketa Hiri hondakin solidoak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (urriaren 29ko 11/2004 Legeak aldatua), onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2017ko azaroaren 10ean.–Burua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1713005