222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

266/2017 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Cristina Tres Rubio andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kontabilitate Unitateko buru izendatzen duena.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla; dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 11. artikuluaren ondorioz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 6. idatz-zatiari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Cristina Tres Rubio andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kontabilitate Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Osasun departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendariari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomia Kudeatzeko Atalari, eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 7an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª José Pérez Jarauta.

Iragarkiaren kodea: F1712841