222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Mendigorria karrikako 1ean eta 3an igogailuak paratzeko plan berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-NOV-17 (9/CV).

“Mendigorria karrikako 1ean eta 3an igogailuak paratzeko plan bereziaren dokumentua hasiera batean onetsi ondoan (JOB 19-07-2017-6/CV), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, ikusirik José María Prada Velázquezek 2017ko urriaren 26an aurkeztutako dokumentuaren testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko urriaren 26ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Mendigorria karrikako 1ean eta 3an igogailuak paratzeko plan bereziaren testu bategina, José María Prada Velázquezek sustatua Mendigorria karrikako 1eko jabeen erkidegoaren ordezkari gisa.

2. Igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra jar daiteke Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Mendigorria karrikako 1ean eta 3an igogailuak paratzeko plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1713046